Category News 2022
Donostia Festibala

Jaialdia irailaren 16an eta 17an izango da, Estatuko eta bertako artista handiekin, hala nola Lola Indigo, Melendi, Nil Moliner, Stay Homas edo Bulego. 

Donostia Festibala hirira dator berriro asteburu honetan, Estatuko pop-rock munduko musikari garrantzitsuenak ekarriz hamaikagarren ediziorako. Uda bukatzeko modu ezin hobea, gaur egun entzuten diren soinu ezagunenak eta berrienak bilduz jaialdian, Donostia Festibala jaialdiko ikus-entzuleen askotariko gustuen adierazgarri.

Guztira 16 artista arituko dira Donostiako Hipodromoko Keler eta Bigarrena agertokietan; Estatuko eta Euskal Herriko pop-rock musika, mota guztietako eta belaunaldi guztietako ikus-entzuleak konkistatzeko asmoz.

DF22_cartel

OSTIRALA, IRAILAK 16

Jaialdia irailaren 16an hasiko da, ostiralean, eta luxuzko programazioa izango dugu bi agertokietan.

Keler agertokiari dagokionez, Iruñeko Andrea Santiago abeslaria eta Nøgen euskal taldea arituko dira, eta, horien ondoren, azken urteotako pop izar handietako bat, Lola Indigo, bere abestiekin marka guztiak urratu eta estadio guztiak betetzea lortu duen artista polifazetikoa. Haren atzetik, ezagun egiten ari den Nil Moliner artista geldiezina, jaialdiari distira berezia emango diona bere Nuestra Locura Tour bira arrakastatsuarekin.

Bigarrena agertokiari dagokionez, ostiralean Arnau Griso katalanak eta Bengo oiartzuar ezaguna, MARLON hirukoa edo Julen kantautore eibartarra arituko dira.

LARUNBATA, IRAILAK 17

Irailaren 17an, larunbatean, artista nagusia Melendi izango da Keler agertokian; Estatuko pop abeslari garrantzitsuenetakoak estudioko hamaikagarren lana aurkeztuko digu Donostian, Likes y Cicatrices, bere made in Asturias soinu enblematikoenak eta letra kantagarrienak ere eskainita.

Agertoki berean arituko dira, halaber, Marlena indie-pop bikote
hasiberria, bere melodia bizi eta egunerokotasuneko letrekin, konfinamendu bete-betean sortu eta ezagun egin zen Stay Homas taldea, eta Idoia arabarra, euskal eszenan etorkizun handienetakoa duen artista; azken horrek Ilun eta abar diskoa aurkeztuko du jaialdian, bere euskal sustraiak soinuekiko interes berriekin uztartzen dituen lan berria.

Bigarrena agertokian, Sofía Ellar kantautore eta konpositorearen emanaldia izango dugu, berezkoak dituen naturaltasun eta freskotasunez Libre hirugarren diskoa aurkeztuko baitu kaleratu eta egun gutxitara; Veintiuno laukote gazteak energiaz beteriko Corazonadas eskainiko digu; Bulego euskal taldearen pop erritmo dantzagarriez gozatzeko aukera ere izango dugu, eta Oriotik Intza pop artista etorriko da.

DONOSTIAKO HIPODROMOA

Donostiako Hipodromoa 17:30ean zabalduko da bi egunetan, uda donostiarraren amaierako soinu-banda bihurtuko diren kontzertuak eskaintzeko.

DF22_MAPA

Musikaz gain, jatekorik ere ez da faltako jaialdian, gustu eta elikadura-behar guztiak asetzeko moduko janari-postuekin; eta, gainera, look-aldaketa bat egiteko aukera ere izango dugu, nahi izanez gero, jaialdiaren sarreran ile-apaindegi bat egongo baita.

Bestalde, 400 ibilgailu baino gehiago aparkatzeko aparkaleku bat ere prestatu dugu, doan, jaialdira autoz etortzea erabakitzen dutenentzat.

Donostia Festibala jaialdiaren antolatzaileok gure esker ona adierazi nahi diogu, bereziki, Gipuzkoako Foru Aldundiari, ekitaldi hauek gauzatzeko ezinbestekoa baita, gainerako babesle eta laguntzaileekin batera.

Sarrerak eros daitezke oraindik jaialdiaren webguneko Sarrerak atalean eta leihatilan.

NEWSLETTER

Suscríbete para estar al día de todas las novedades de Donostia Festibala